XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal entziklopedigintzak, oro har, entziklopedietako hizkera-eredua dauka landu beharrean, hori bai, euskararen hizkuntz eredu berberaren barruan ere.

Hizkera entziklopediko horren gain, hiztegi entziklopediko edo entziklopedia bakoitzak agian entziklopedi etxe bakoitzak bere estiloa landu beharko du noski.

Baina guzti hori eta euskara-ereduaren kontua ondo ezberdinak direla uste dut.

IÑIGO ARANBARRI

IBILTARIXANAK

Urrian izan ohi da urte guztirako egitasmoa agertzeko garaia, bai irakaskuntzari dagokionez bederik.

Horregatik ez zuen gizartea ezustean harrapatu Gasteizen PSE-EEk euskararen inguruan burutu zituen topaketak.

Bagenekien: bazuten zer ikasia.

Bagenuen.

Ikusteko zegoen bezalaxe.

Eta egun haiek zer ekarriko zuten orpotik zen itaun nagusia.

Bitxiak behintzat baziren-eta heltzen zitzaizkigun argazkiak.

Bakarra ekartzearren, hizlari, komunikadore nahi bada, Martxelo Otamendi, esate baterako.

Ikasle, argazkian bezain geldi, Rosa Diez bat, edo Ikastolen Federazioko eta Euskal Herrian Euskaraz-koen pizti beltza, Euskadi Irratiaren terminologia erabilita, Buesa jauna.

Ezustean ezetz esan dut arestian. argazkian bat falta baitut aipatzeko.

Onaindia lehendik zetorren bidea urratzen.

EAEko Kultura sailari eginiko markajea, Arregik azken urteetan AEK edo Euskaldunon Egunkaria-rekiko zeraman politikaren desblokeoa planteatzen, nolabaiteko sinpatiak ere sortu zituen irakaskuntzan, euskararen inguruko produkzioan zebiltzanen artean.